Herriko hainbat artistekin elkarlanean E700 Herri Instalazioa sortu du Kukai Dantzak Errenteriako 700. urteurrenari amaiera emateko. Herriko historia biltzen duen instalazioa apirilaren 12a arte izango da ikusgai bere osotasunean herriko kaleetan. Irudian, Mendi Urruzunoren Magdalena ermitan eman ziren industria lanak irudikatzen duten argazkiak.