- Bihar Donibaneko Juanba Berasategi aretoan, arratsaldeko 17.30ean, haurren-tzako Smallfoot pelikula eskainiko dute, euskaraz.

Kulturgunera iristen lagun-tzeko motora zerbitzua jarriko da Trintxerpeko kaitik 16.45ean, eta San Pedroko ontziralekutik ere pasako da.

Aforoa 90 lagunentzat mugatua da. Beraz, derrigorrezkoa da aldez aurretik izena ematea pasaia.eus webgunean dagoen galdetegiaren bitartez.

Aretora sartzeko maskara erabiltzea eta eskuak garbitzea beharrezkoa izango da.