- Artisau Auzoa hirigune historikoa birgaitzeko sortu zen, auzoko bizi-tzan inpaktu positiboa sortzea helburu duten esku-hartzeen bidez. Hutsik dauden merkataritza-lokalak birgaitzea artisauak auzoko ekosistema ekonomikoan sartzeko aukera gisa, esperientzia pilotu bat da, 2020ko otsailean lehen lokala ireki zelarik.

Errenteriako Udalak hirigune historikoan bigarren lokal bat birgaitu du saltoki-tailer bezala errentatzeko, Artisau Auzoa sor-tzeko beste pauso bat emanez.

Lokal hau Erdiko kaleko 13. zenbakian kokatzen da eta kulturarekin, artisautzarekin eta sormenarekin lotutako jarduerak hartzeko prestatuta dago.

Lokal honek 55,97 metro karratu ditu, bi solairutan banatuta. Beraz, salmentarako espazioaz gain, tailerra izateko aukera ematen du.

Errenteriako Udalak establezimenduaren zaharberritze lana Oarsoaldea garapen agentziako eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkatari-tza eta Kontsumo Sailaren laguntzarekin gauzatu du.

Lokala errentan eskuratzeko interesa duten artisauek bere proposamena azaroaren 30eko 12.00ak baino lehen bidali behar dute honako helbide honetara: oarsoaldea@oarsoaldea.eus.

Proposamenek gutxienez honako atalak izango dituzte: negozio-proiektuaren bideragarritasun-plana, produktuen katalogoa, planteatutako jardueran aldez aurretik esperientzia eta prestakuntza eta jarduera hasteko aurrez ikusitako data.

Lokala errentatu nahi duten pertsonek edo erakundeek errentari buruzko informazio zehatza eta bestelakoak honako bulego hauetan eskura ditzakete: Oarsoaldea garapen agentziaren Oiartzungo bulegoan (Astigarragako bidean, Mamuteko bulego eraikina, 2 zenbakia, 2. solairuan) edo Torrekua eraikinean (Jaurtakol plaza, Errenteria).

Artisau Auzoko aurreneko lokalean kokatu zen sortzaileak, Idoia Lizeagak, horrelako lokal berri bat edukitzeak ematen dituen aukerez hitz egin du Youtuben (https://youtu.be/8ynn-mUJ1MM).