- Pasaiako Berdintasun arloak Autodefentsa Feminista tailerrak antolatu ditu barruti guztietan, Emagin elkarteko formatzaileen gidaritzapean.

Tailer horietatik bi espezifikoak izango dira. Batetik, gaur, Donibanen, jarraipen talde bat izango da, bertako Bixi-Bixi elkartearekin elkarlanean antolatuta. Bestetik, urriaren 31n, Antxon, Bekoz Bekoren lokalean, neska nerabe eta gazteei zuzendutakoa.

Horiez gain, azaroaren 14ean Trintxerpeko Alkateordetzan eta abenduaren 19an San Pedroko gimnasioan emakume guztiei zuzendutakoak izango dira.

Izena 943 344 034 telefonora deituta eman daiteke.