- Konfinamenduaren ondorioz, Errenteriako Lau Haizetara elkartean Mintzalaguna ekimena bideokonferentzia bidez moldatzen ari dira.

Euskarazko mintzapraktikan jarduten diren 18 taldeetatik, oraingoz hamaika ari dira online praktikatzen, alegia, 50 pertsona inguru.

"Urteko edozein garai da ona Mintzalaguna ekimenean izena emateko, bai eta orain ere", adierazi dute elkartetik. Horretarako, Lau Haizetararekin harremanetan jartzea nahikoa da bulegoa@lauhaizetara.net helbidearen bitartez.