- Aurreko egunetan Oiar-tzungo Udalak udaletxean aurrez aurreko zerbitzua etetea eta informazioa modu telematatikoz eskuratzea erabaki zuen, baita udal eraikinak ixtea ere. Aste honetan, aldaketa batzuk ezarri ditu, neurriak zorrotzagoak izateko xedearekin.

Honela, garraio publikoari dagokionez, Xorrola orduro itzuli bat egingo du, Arraguatik eta hamarretan abiatzen dena. Taxibusa erabiltzeko taxi zerbitzura deitu behar da (telf.: 943 491 474).

Bestalde, Udalak kutsatuta edo berrogeialdian dauden herritarren hondakinen bilketa berrantolatuko du. Horretarako, Udaltzaingora deitu beharko da eta egoeraren berri eman (telf.: 943 493 311).

Gainera, Talaiako garbigunea itxita dago. Garbigune ibiltaria eta altzairu bilketa zerbitzuak ere etenda daude.

Gainontzeko hondakinen bilketak berdin jarraitzen du.

Oiartzungo herritarren artean bolondres sarea osa-tzen ari da. Dagoeneko 100 pertsonatik gorak eman dute izena oiar-tzunaurrea.wordpress.com blogaren bitartez.

"Herritarren osasuna lehenesten dugu, eta beraz, momentu hauetan Oiartzungo etxe guztietan dauden herritarren egoerak kezkatzen gaitu. Horregatik, 70 urtetik gorako herritarrei eta Gizarte-Ongizate zerbitzuetako erabiltzaileei deika ari gara udaletxetik, laguntza behar duten galdetzeko", ohartarazi dute Udaletik.

Hala ere, adierazi dutenez, norbaitek laguntza behar badu, zuzenean dei dezake Gizarte-Ongizate zerbi-tzuetara. "Bizilagunen baten egoerak kezkatzen bazaitu, deitu abisa-tzeko, mesedez", eskatu dute.

"Bukatzeko, genero indarkeriaren biktima bazara (edo biktima izan daitekeen norbait ezagutzen baduzu), telefono honetara dei dezakezu: 900 840 111. Ez du arrastorik uzten", jakinarazi dute.