- Oiartzungo Udalak jakitera eman duenez, edari energetikoen kontsumoaren eta ondorioen inguruko saio hezi-tzaileak egin dituzte aste hauetan herriko ikastetxeetan eta Kuadrillategin.

Haurtzaro ikastolan eta Elizalde institutuan gaia landu dute DBH 1., 2. eta 4. mailetako ikasleek AGIPADeko hezitzaileekin eta ikastetxeetako tutoreekin.

Kuadrillategi egitasmoan ere landu dute gaia, Agintzariko hezitzaileen laguntzarekin.

Edari energetikoen kon-tsumoa geroz eta zabalduagoa dago haur eta gaztetxoen artean, eta "ondorioen inguruko kon-tzientzia falta" da, bai gaztetxo eta bai gurasoen artean, esan zuten. Gaiarekiko kezka Gizarte-Ongizate sailetik bideratzen den Adin Txikiko Mahaian plazaratu zen, batez ere Kuadrillategiko hezitzaileen aldetik.

Hori dela eta, Udaleko Gizarte-Ongizate eta Gazteria sailetako arduradunak; Abaraxka ludoteka; Agintzari; Agipad; Kuadrillategik eta herriko ikastetxeek (Haurtzaro ikastola, Elizalde Herri Eskola eta Elizalde institutua) lanketa egin dute edari energetikoen kontsumoaren ondorioen inguruan sentsibilizatzeko, bai nerabeak eta baita gurasoak ere.

Udalak eta Adin Txikiko Mahaiak bideo informatibo bat ere sortu dute: Elizalde Institutuko, Haurtzaro Ikastolako eta Abaraxka ludotekako gurasoen artean banatuko da eta sare sozialen bidez ere bai. Elorsoro kiroldegiko sarreran eta Xorrola herri barruko autobus zerbi-tzuetan ere zabalduko da bideoa.

Udalak antolatutako gaurko Zuhaitz Landaketa bertan behera gelditu da, agendako beste hitzorduak bezala. Aurten Ergoiengo Bosbideta eremuan aldatuko ziren zuhaitzak, bertako basoa berreskuratzeko.

Ohi bezala, herriko haur eta familien laguntza eskatu zuen Udalak herriko ingurumen ondarea zaintzeko ezinbestekoa den ekintza hau aurrera eramateko. Izen-emateak ikastetxeetan egin behar ziren eta hauek itxita daude joan den ostiraletik.

Udalak ez du aurreratu beste datik ekintza hau egiteko.