- Paul Urkijoren Dar-dar laburmetraia aurkeztuko da igandean Ataunen. Joxemiel Barandiaranek jasotako euskal mitologiako legenda bat azaltzen du. Bestalde, Yolanda Mazkiaranen Anderea filma ere proiektatuko da. Euskal mitologiaren ardatz nagusiari buruzko dokumental errealista da, Mari jainkosaren ingurukoa. Proiekzioak Ataungo Mitoaldiren programaren zati dira. Aforoa mugatua izango denez aldez aurretik hartu beharko dira sarrerak.