- Udan ere bizi-ohitura osasungarriak sustatzeko helburuz, Gipuzkoako Minbiziaren aurkako Elkartea Uda Osasungarria kanpaina lantzen ari da Ordizian.

"Oso garrantzitsua da gure osasuna zaintzea, baita udan ere. Hamarkada bat baino gehiago daramagu udan bizi-ohitura egokien inguruko ardura sustatzen. Pandemiaren ondorioz, gelditu egin behar izan genuen, baina, zailtasunak zailtasun, ohitura osasungarriak sustatu nahi ditugu berriro aurrez aurre, batez ere txikienekin", adierazi zuen Maider Sierrak, AECC Gipuzkoako prebentzio-arduradunak.

Pandemia egoera berezi honetan informazioa ordiziarrei zabaldu nahirik bi bide jorratu dira. Lehenengoa Majori polikiroldegian udara osoan ikusgai izango den roll up bat. Bestalde, Ordiziako haurrek uda osasungarri bat izan dezaten, AECC Gipuzkoako profesionalak eta boluntarioak herrian egon ziren asteartean.

Ondorengo gaien inguruan hausnartu zuten txikiekienekin: eguzki-babes on bat izatea, beraien burua elikatzerako orduan kontuan izan behar dituzten gomendioak eta bizitza aktibo baterako aukera egokiak egitea.