- 2019 eta 2020an Ordizian jaiotako haurrei ongietorria egingo die Ordiziako Udalak larunbatean. Herrira heldu berriak diren moduan, zapi urdina banatuko zaie, Ordiziako ikur eran. Ekitaldia Plaza Nagusian ospatuko da, eta bi tanda bereiztuko dira: 2019an jaiotakoak, 10.30ean, eta 2020ekoa, 12.30ean. Zapi banaketara joateko gonbidapena beharko da, aforoa mugatua izango baita.