- Datorren denboraldira begira, Beasain KE fitxaketa berriak egiten dabil. Azkena, Aitor Ituarte (2000) erdilaria, Tolosatik datorrena. Bestetik, klubera etorri berriak dira ere, Beñat Eizagirre (Zarautz, 1999) aurrelaria; Ximon Aranguren (Getaria, 1996) aurrelaria; eta Beñat Elkorobarrutia (Aretxabaleta, 2002) eskuin hegaleko atzelaria.