- Ekainarekin batera, bueltan dira 19.30eko zinema saioak Lazkaoko Areria aretoan. Uda garaian proiekzioek ez dute etenik izango.

Guztira, sei film eta dokumental bat eskainiko dira; helduentzako lau eta haurrentzako hiru. Etxeko txikienentzako filmak, 12.00etan izango dira larunbatetan.

Poliamor para principiantes, Asterix, Edabe magikoaren sekretua, Caminho Longe (dokumentala), Dios mío, los niños han vuelto, Nur herensugearen tenplua,La casa del caracol eta Bellerina izango dira pantaila handian ikusgai egongo diren filmak.

Segurtasun neurriak bete beharko dira eta sarrerak online erostea gomendatzen da.