- Kultura bizitzeko aukera egongo da ostiralean Areria Aretoan. Herriko artista gazteek egindako lanak erakutsiko dituzte. Lazkaoko Musika eskolako konboak, Laida Ruizek, Iker Gutierrezek eta Eli Bujandak parte hartuko dute. Musika zuzenean eta elkarrizketak egongo dira ikusgai, 19.00etan.