- Beasaingo Udalak establezimenduetan saltzeko erosketa bonuen txanda berria martxan jarri du.

Aurrez egindako kanpainetan bezala, bonuak 50 eurokoak izango dira; erosleek 30 euro ordainduko dituzte eta Udalak 20 euro. Guztira, 7.500 bonu izango dira eta merkatari bakoi-tzak 20 izango ditu bere gain. Orotara, Udalak 1.500 euroko dirulaguntza zuzenduko du kontsumoa eta erosketak sustatzeko kanpaina honetara.

Aurreko urteko kanpainetan 200 establezimenduk baino gehiagok parte hartu zuten eta 500.000 eurotik gorako eragina izan zuen tokiko merkataritzan.

Azken bilkuran, Udalbatzak aho batez onartu zituen erosketa-bonu horiek arautzen dituzten oinarriak.

Udalaren jabetzakoa den Plazape tabernaren lokalaren ustiaketa, ondoko komun eta dutxa publikoena barne, eta plazaren eta azokaren dinaminamizazioaren esleipenerako baldintza pleguak onartu zituen Osoko Bilkurak. Honen helburua, beasaindarrentzat onuragarriak diren zerbitzu publikoak eskaintzea da.