- Haur Hezkuntzako bi urtetik Lehen Hezkuntzako 2. maila bitarteko haurrentzat Udaberria kantuz ikuskizuna eskainiko da Zaldibian, datorren ostiralean, maiatzak 7, arratsaldeko 17.00etan, Resti pilotalekuan. Izena emateko, kultur etxean edo zaldibia.eus webgunean dagoen eskaera orria bete beharko da, eta ostiralean bertan, 15.00etan izango da entregatzeko azken aukera. Bertara-tzen diren haurrak haien ardura duen norbaitekin joan beharko dira eta han egon beharko dira ikuskizunak irauten duen bitartean.