- Udaberria Translora-tzen zikloaren barnean, bihar Ordizian Neskak eta Mutilak izeneko tailerra eskainiko da LH 1-3 mailako haurrentzat, Aitzole Araneta sexologoaren eta ekintzaile transfeministaren eskutik. "Tailerraren helburua sexu heziketa beste ikuspuntu batetik lantzea da, ohituta gauden arriskuen haratago, sexu aniztasunean eta bizikidetzan indarra jarriz". Izena ematea beharrezkoa da, 688 822 329 telefonoan, berdintasuna@ordizia.eus edo webgune bidez. Haurrak guraso edo tutorearekin joan daitezke.