- Beasaingo Udal Euskaltegiak lehiaketa bat antolatu du martxoaren 8aren inguruan. Hain zuzen, Euskal Herriko emakumeek fabriketan egindako lanera hurbiltzeko proposamena egiten dute. Hala, martxoaren 3ra bitartean, hainbat galdera plazaratuko dituzte www.beasain.eus/euskaltegia webgunearen bitartez, eta parte-hartzea eskatzen dute. Gaur hasiko dira galdera horiek proposatzen, eta erantzunak euskaltegia@beasain.eus, 688 740 385 zenbakian, Facebooken edota paperean Euskaltegian bertan eman ahal izango dira. Martxoaren 4an parte-hartzaileen artean sariak zozkatuko dituztela jakinarazi dute.