Beasaingo Udaltzaingoak ibilgailu berria estreinatu du. Hamabost urte zituen zaharrak, eta ordezkoa erosterako orduan "jasangarritasuna eta ingurumena errespetatzen" dituzten baliabideak begiratzen dituztela agertu dute Udaletik. Horregatik, auto honek erregai alternatiboak erabiltzen ditu, eta CO2 isurpen gutxiago eragiten dituen petrolio gas likuatua kontsumitzen du.