- Ekitaldi xumea egin zuten ostiralean Beasainen Loinazko San Martinen oroimenez. Herriko zaindariaren irudian lore eskaintza egin zuten Leire Artola, Beasaingo alkateak, eta Beasaingo Odolkiaren Kofradiako hainbat kidek. Goizean izandako mezetara ere joan ziren, segurtasun neurriak betez.

Izatez, aurtengoan kofradiak bere 36. kapitulua ospatuko zuen, baina oraingoz atzeratuta gelditu dira ospakizunak.

Beasaindarrek ere bat egin zuten egunarekin, eta Beasaingo herriaren banderaz jantzi zituzten haien etxeetako balkoiak, misiolariaren eguna beste modu batean ospatuz.