- Biharko egunean, Loinazko San Martin eguna ospatzen da Beasainen. Aurten ez da ekitaldi publikorik egingo: ez Odolkiaren kofradiaren kapitulua eta kofradia kide berrien izendapena, ez Aranealde elkarteak antolatzen duen ospakizuna. Udalak, hala ere, herritarrei etxeko balkoiak Beasaingo banderarekin apaintzeko deia egin die, “beasaindarren artean egun seinalatua izaten jarraitzeko asmoz”.