- Ormaiztegiko gizarte etxeko tabernako erakustxokoan aurtengo aldi baterako lehendabiziko erakusketa ikusgai dago, urte berrirako herritarrek osatu duten egutegirako aukeratutako argazkiez osatua.

Azken urteetan bezala, ormaiztegiarrei egutegirako herriko argazkiak bidaltzeko deialdia zabaldu zen, herritar ugarik bidali zituzten argazki proposamenak eta guztien artean janari otar eder bat zozkatu du Udalak. Zozketan saritua Beñat Larena izan da. Udalak eskerrak ematen dizkie ekimen honetan parte-hartu duten herritar guztiei.