- Ordiziako Udalak eta Sasieta Mankomunitateak hondakinak lurrean ez uzteko kanpaina jarri zuten martxan iazko urte amaieran. Kezkatuta agertu ziren datuengatik, izan ere, egunero tona bat zabor jasotzen da Ordiziako kaleetatik. Hala, aste honetan, kanpainako bigarren faseari eman zaio hasiera.

Herriguneko bost puntu ezberdin aztertuko dira, “puntu kritikoenak”. Hain zuzen ere, Sasietako teknikari bat egunean behin pasatzen ari da dagoeneko puntu horietatik, egoera zein den ikusteko. Hala, gaueko txandan lan egiten dutenek edukiontzien ondoan, lurrean, aurkitzen dituzten zabor poltsak ez dituzte jaso-tzen, eta bereizgarria den pegatina bat jartzen die. Hurrengo egunean, baina, jaso egiten dira eta Sasietara eraman. Bertan, banan bana zabor poltsak zabaltzen dira, ikusteko ea ondo dagoen birziklatuta edo ez. “Identifikatuko balitz, isuna jarriko zaio zaborra lurrean uzteagatik”, jakinarazi du Maitane Alvarez, Ordiziako Udaleko alkateordeak. Lehen egun hauetan, Juan de Amezketako edukiontzi puntuari jarraipena egiten ari zaio.

“Eskatzen dugu zabor poltsak lurrean ez uzteko, baina baita ere behar bezala birziklatzeko. Beharrezkoa da arduraz jardutea eta konziente izateaz dagokion moduan birziklatzeak duen garrantziaz”, gehitu du.

Lehen fasean, 100 ostalari eta merkataritik gora bisitatu ziren, gogorarazteko zeintzuk ziren zaborrak ateratzeko ordutegiak. Bestalde, errefusa astean behin jasotzen zen, eta orain bi egunetan egingo da.