Ataunen dago Lizarrustiko parketxea, Nafarroarekin mugan. Egunotan asko izan dira bertara inguratu direnak elurraz gozatzera. Alabaina, sare sozialetan salaketa hau egin da: "Orain bi egun iluntzean gazte batzuk mozkortuta edo etorri omen dira, eta aulki eta mahaiak botaz, ate joka aritu omen dira parketxeko taberna atean". Errespetua eta halakoak ez errepikatzea eskatu da.