- Lazkaoko Gerriko Kultur Elkarteak jarritako errifaren zozketa egin da, eta jakin dira zeintzuk izan diren zenbaki irabazleak: 9949 eta 9467, hain zuzen ere. Hamabost egunean azaltzen ez badira, ondorengo bi zenbakiak izango dira saria jasoko dutenak: 8163 eta 6263. Bi lagunentzako asteburu bateko egonaldia da zozkatu dena; Arabako Murua baserrian, edo Bizkaiako Altzoa baserri ostatuan.