- Ostalaritzari erronka berri bat zabaldu zaio ixte aginduaren aurrean, eta, horregatik, asko izan dira etxez etxeko zerbitzua hasi dutenak. Zaldibiaren kasuan, Arrese jatetxeak eta Illati tabernak hasi dute bide berri hau, non etxera eramateko janari eskaintza zabala jarri duten martxan.

"Ostalaritza ixteko hartutako erabakiaren aurrean, bizi beharrak aurrera egiteko imajinazioa eta gauza berriak probatzea exijitzen ditu. Orain herritarroi dagokigu esku bat botatzea", nabarmendu dute Zaldibiako Udaletik, herritarrei leku hauetan kontsumitzea bultzatuz.