- Segurako Elorri Kultur Elkarteak eta Hitz edo Irri Euskaraz Elkarri Euskara Elkarteak beste urtebetez martxan jarri du XVII. ipuin, bertso eta marrazki lehiaketa. Bertan, Segurako, Zeraingo eta Mutiloako Lehen Hezkuntzako ikasleek eta Iparra-Hegoan parte hartu duten ikastetxeetakoek eta bertso eskolako kideek parte hartu ahalko dute.

Banaka egindakoak izan beharko dute aurkeztutako ipuinak eta marrazkiak, eta beste inon argitaratu gabeak. Bertsoen kasuan 1. eta 4. maila artekoek banaka edo binaka egindakoak izan daitezke, baina 5. eta 6. mailako ikasleek banaka egindakoak izan beharko dira.

Halakoetan gaia ere garrantzitsua izaten da, sormena zertara bideratu jakiteko. Hiru gai zehaztu dituzte antolakuntzako kideek. Hala, 6-7 urte bitartekoek Aurten Olentzero beltza datorkigu da. Orrialde bateko ipuina edota bi bertso aurkeztu ahalko dira dira. 8-9 urte bitartekoek, aldiz, Koronabirusa kalean eta Olentzero etxean gaia landuko dute: 2 orrialdeko ipuina edo 3 bertsokoa izan beharko da aurkezten dena. 10 eta 11 urte bitartekoek, bestalde, Aurten plastikoa duen ezer ez du ekarriko Olentzerok izango dute gaia. Kasu honetan bizpahiru orrialdeko ipuina edo 4 bertso aurkeztu beharko dituzte.

Lanak aurkezteko azken eguna azaroaren 27a izango da, eta ikastetxeetan entregatu beharko dituzte sormen lanak. Sari banaketa, berriz, abenduaren 12an egingo dute, Botikaxahar kulturgunean, eguerdiko 12.00etan.