- Aurtengo Gabonetan topaketarik ez da egongo, baina idazlan eta krisma lehiaketak ez dira faltako behintzat. Urretxu eta Zumarragako udalek 32. edizioa antolatu dute.

Krisma lehiaketan bi herrietan ikasten duten eskola umeek parte har dezakete. Hiru maila bereiziko dira: LHko 1. eta 2. mailakoak, 3. eta 4. mailakoak eta 5. eta 6. mailakoak. Lehiakide bakoitzak lan bakarra aurkeztu ahal izango du. Krisma egiteko materiala egile bakoitzak aukeratu ahal izango du. Lana gehienez A4 neurria duen kartulina, kartoia, papera edo an-tzeko material batean eginda egongo da.

Lan guztiak Zumarragako edo Urretxuko kultur etxean aurkeztu beharko dira, hilaren 27a baino lehen.

Idazlan lehiaketan ere bi herrietan ikasten duten eskola umeek parte har dezakete. Bi talde bereiziko dira: Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailakoak (A taldea) eta 5. eta 6. mailakoak (B taldea). Lehiakide bakoitzak lan bakarra aurkez dezake. Lanak euskaraz izango dira. 3. eta 4. mailakoen gaia Olentzerok inoiz baino lan handiagoa izan zuen urte hartan da eta 5. eta 6. mailakoen gaia Egoera zailenetan ere, ez da itxaropena galdu behar. A taldekoen ipuina orrialde batekoa izan behar da gehienez eta B taldekoena bi orrialdekoa gehienez.

Idazlanak bi kultur etxeetako batean aurkeztu behar dira, azaroaren 27a bitartean (hau barne).

Bi lehiaketetako sari banaketa abenduaren 18an izango da, 18.00etan, Zumarragako kultur etxean (osasun egoerak ahalbidetzen badu). Bost taldeetan hiruna sari banatuko dira. Saritutako lan guztiak bi udalen webguneetan ikusgai jarriko dira.