- Beasaingo musika emanaldien barnean, azaroaren 14an, Izaro abeslariaren kontzertua izango da eta Arah taldearen Bazen behin emankizuna azaroaren 28an. Biak 21.00etan izango dira, eta bakarlariaren saiorako sarrerak 25 euroko kostua du eta Arah-enak 18. Hala, sarrerak gaur salgai jarriko dira, 20.30etik aurrera, Usurbe an-tzokiko leihatilan eta Kutxabanken bidez.