- Zumarragako Udalak plazako Azoka gunea irekitzea erabaki du. Egunero irekiko da: astelehenetik ostiralera 8.00etatik 15.00etara eta larunbat, igande eta jai egunetan 9.00etatik 21.00etara. Erretiratuen etxearen ondoan dagoen atetik sartu eta atera behar da. Udalak kartelak jarri ditu, ordutegien eta segurtasun neurrien berri emateko. Musukoa erabiltzea eta distantziak mantentzea derrigorrezkoa da.