- Urretxu-Zumarragako gazte asanbladak Txamiskuna Arimen Eguna festa antolatu du hilaren 31rako. Txost!, Nize, John Dealer&The Coconuts eta J Martina taldeek joko dute, Zumarragako Izazpi auzoko kantxan, 18.00etatik aurrera. Ateak 17.00etan irekiko dira eta janaria eta edaria zerbitzatuko dira. Sarrerek 5 euro balio dute eta entradium.com-en jarri dituzte salgai.