- Baratzak hasi dira fruitu eta barazkiak ematen dagoeneko, eta halakoak dituztenak uzta jasotzen ari dira. Ekoguneak antolatuta, gaur arratsaldean furgobaratzak Legorreta bisitatuko du. Baratze parkean izango da ekimena eta ureztapenaren inguruko aholkuak emango dituzte. Ordubeteko iraupena izango du, 18.00etatik 19.00etara.