- Beasaingo Igartza Monumentu Multzoan hasi dira dagoeneko bisita gidatu telematikoak eskaintzen. Joan den astean Emakumeen presentzia Igartzan eskaini zuten, eta atzo Industriaren hastapenak Igartzan, euskaraz. Gaur, berriz, azken hau gaztelaniaz gozatzeko aukera izango da, 17.00etan hasita. Erreserba egiteko igartza@beasain.eus helbidera idatzi behar da edo 943 087 798 telefonora deitu.