- Gaurkoan ere ez du hutsik egingo Segura Irratiko BixiBixi irratsaioak. Lander Muñagorri Zergatik kantatu euskaraz? lanaren egilea izango da gonbidatu alde batetik, eta, bestetik, musikari eta kantariak diren Joseba Tapia eta Iñigo Etxezarreta, En Tol Sarmiento taldeko kidea. Publizitateak eta euskarak ere izango dute tartea 12.05ean, zuzenean, FM 89.2an entzungai izango den saioan.