- Zaldibiako Udalak jakinarazi duenez Olakosaiko eremuan motordun ibilgailuen joan etorria mugatzeko jarrita dagoen itxitura birritan hautsi dute. Herri mendirako sarbidea erregulatzen duen sarbidea da, eta langa isteko giltzarapoa ere nahita zabalik utzita zegoela ohartu dira. Hesia behar bezela konpontzeaz gain, bertako erabiltzaileen gaineko jarraipena zorroztuko dutela azaldu dute.