- Angela Garcia, 82 urteko beasaindarra, igandean zendu zen koronabirusaren ondorioz. Arangoiti egoitzan atzeman ziren bi kasuetako bat izan zen, eta ordutik beste lau ere identifikatu dituzte egoitzan. Segurtasun neurri zorrotzak jarrai-tzen ari dira bertan. Garcia omen-tzeko asmoz, atzo iluntzean, Udalak egindako deiari erantzun zioten beasaindarrek eta 21.00etan kandela pizte herrikoa egin zuten.