- Ezohiko egoera honetan, Beasaingo Udal gobernuak Aitor Aldasoro alkatea buru, aurrera begira programatutako edo antolatzear zeuden hainbat ekitaldi airean geratzeko arrisku horren aurrean adierazi du osasun krisi honek sortutako egoeraren baitan erabakiko direla: "Loinatz jaiak ez dira etenda geratuko koronabirusak hortara behar-tzen ez gaituen bitartean. Ez dira ohiko Loinatz jaiak izango ekitaldi eta artisten kontratazioak geratuta daudelako baina jaiak berrantola-tzeko herriko elkarte eta eragileekin batera birsortu egin beharko dira Loinatz jaiak".

Horrez gain, egoera honek Udalaren lan sistema berrantolatzea ekarri du. Pertsonen zirkulazioa murriztu eta distantzia sozialak babes neurri bezala ezarrita, Udalaren arreta pertsonala eten egin da, eta telefonoz zein idatziz dira Udalarekin harremanetan jartzeko bideak: 943 028050 zenbakira deituz eta udala@beasain.eus helbide elektronikora idatziz.

Egoera honek baldintzatuta beste hainbat neurri ere hartu behar izan dituzte beasaindarrek, hala nola, Udalaren komunikazioa moldatu ere egin da eta web orria, Beasain aplikazioa eta sare sozialak bihurtu dira informazioa zabaltzeko tresnak. Udal eraikinak itxita daude, baina lanean jarraitzen dute Udaltzaingoak, garbiketako langileak (kaleak eta joan-etorri handieneko lekuak desinfektatzen), eta brigadako langileak.

Udaltzaingoa berrantolatu egin da asteko zazpi egunetan udalerriko zaintza lanak indartzeko. Segurtasun neurri guztiak hartuta, distan-tzia sozialak mantenduz eta babeserako baliabideak erabiliz lanean jarraitzen dute eta egunotan salaketak eta isunak jartzen hasi dira.

Gainontzeko udal langileak etxetik telelana egiten ari dira. Udaleko bilerak, komunikazioak eta oro har harremanak telematikoki burutzen ari dira. Martxoan ez da Udalbatzarik izango eta apirilekoari dagokionez Udal gobernua gaiak lantzen ari da normaltasunez telematikoki, udal jarduna ez eteteko. Gainera, alkatea etengabeko harremanean dago udal zerbitzuekin, udalerriko hainbat eragileekin, osasun agintariekin, segurtasun sailarekin eta informazioa Udal alderdietako bozeramaileei helarazten.

Dekretu aginduz bertan behera geratu ziren ostalaritza eta gizarte jarduera guztiak, baita ere azoka eta udal agendan zeuden ekitaldiak. Alarma egoerak dirauen artean hala mantenduko da: gutxienez apirilaren 11ra arte Udalak itxita ditu udal azpiegitura eta aretoak. Kasuan kasuko irtenbideak ematen ari, hala ere. Azokaren kasuan adibidez, zenbait ekoizleen produktuak babespeko etxeetako bizilagunei bideratu zaizkie.

Lehen unetik 80 urtez gorako herritarrak eta etxe babestuetako bezeroekin harremana mantentzen du telefono bidez Udalak. Astean bitan deitzeko konpromisoari eusten dio eta lan hori bideratzeko ongizateko langileez gain beste sail batzuetako langileekin indartu da egiteko hau. 360 dei inguru egiten dira eta eskaerak luzatu dituzten bi kasu bakarrik atzeman dira oraingoz.

Arangoiti egoitzan dauden 90 egoiliar eta etxez etxeko laguntza jaso-tzen duten hamalau pertsona ere arreta bereziz jarraitzen ditu Udalak. Koronabirusa duten bi kasu berri atzeman dira aste honetan, gainera, eta protokoloa zorrotz jarrai-tzen ari dira bertan.

Martxoan ez da Udalbatzarik ospatuko, baina Udal Gobernuak lanak hasi ditu apirilekoari begira