Bi idiazabaldarrek bateria kargadore inalanbriko bat sortu dute

07.03.2020 | 01:25

Txikiak garenetik hezkuntza sistemaren parte gara guztiok; bizitzako lehen urteak, eta segidan datozenak, izan unibertsitate edo erdi-goi- mailako zikloetan barrena, ondoren, lan mundura salto egiteko asmoarekin egiten duguna. Zikloa luzea izaten da bizitzak iraun bitartean, baina beharrezko osagaiak interesa, ilusioa eta jarraitutasuna izaten dira, ez bakarrik ikasteko, formula horrek bizitzako edozein alorretarako balio du. Esatea erraza bada ere, zenbaitetan osagai horiek ihes egin dezakete, eta, esaterako, irakasleen eginbeharraren txanda iristen da hor. Erakusteaz gain, ikasleak motibatu egin behar izaten dituztelako benetan gustatzen zaizkien gauzengatik borroka dezaten.

Ibai Iparragirre eta Eneko Begiristain idiazabaldarrek argi erakutsi dute gogoa jarriz gero edozein muga gainditzeko gai direla. 15 urterekin hasi zuten proiektu teknologiko, interdiziplinar eta eleanitz erreal bat. Hain zuzen ere, bateria kargadore inalanbriko bat sortu dute, eskolaz kanpo. Hau da, mugikor bat aparatuaren gainean jarri eta honen bateria kargatzen hasten da. Askoren-tzako ezaguna izango den tresna da hau, zenbait autok ere dagoeneko badute halako teknologia eta geroz eta ohikoagoak dira. Kasu honetan badu bereizgarri bat, izan ere, aparatuak duen bateria kopurua argi urdinez agertzen da ezkerreko aldean, eta horrela jakin daiteke ea zein kopuru gelditzen den berriz kargatzen jarri baino lehen.

haien kabuz Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako hirugarren mailan ekin zioten egitasmo honi idiazabaldarrek. "Egun batean, arratsaldez, nahiko aspertuta geunden eta teknologia asko gustatzen zaigunez, Youtuben alor horrekin lotutako hainbat bideo ikusten hasi ginen. Egia esan ez geneukan oso argi zein zen amaierako helburua, baina azkenean bateria kargadore inalanbriko bat egin dugu, funtzionatzen duena", zehaztu du Iparragirrek.

Begiristainen garajea izan dute lan leku sei hilabetez. Egun 16 urte bete-tzeko bidean daude, eta ibilbide honetan hainbat zailtasunei aurre egin behar izan diete; izan ere, haiek hasiera batean gaiaren inguruan zuten jakinduria baina maila altuagoa eskaintzen zuen proiektu honek, eta, horregatik, ikerketa lanak egin behar izan dituzte amaierako produktuak behar bezala funtziona-tzeko, egon diren zailtasunak gaindituz.

internazionala Guzti honetan bidelagun izan dute abentura honetan Kristian Perez beasaindar irakaslea. Txindoki Institutuan ematen ditu klaseak, eta ikasleek haren laguntza izan dute proiektua lantzerako orduan, alderdi pedagogikoan errotuz, batez ere. "Ikasleak gai dira mundua aldatzeko; hain zuzen ere, horixe da hezkuntzaren helburua", agertu du Perezek.

Iparragirrek egitasmoa aipatu zion institutuko pasiloetan aurkitu ziren batean, eta horrek Perezen interesa piztu zuen hasiera hasieratik. Bi ikasle, beraien iniziatibaz halako proiektu bat hasteko asmoarekin zeuden, jakinez ziurrenik haien denbora libreko ordu asko kenduko zizkiela, eta zenbait gaietan sakon-tzeko laguntza beharko zutela. Perezek benetan sinisten du ikasleen gaitasunean, eta horregatik uste du beharrezkoa dela ibilbide horretan laguntza eskaintzea hala behar badute. Potentziala ikusi zien hasieratik erakutsi zuten interesagatik eta ez zuen zalantzarik izan laguntza emateko momentua iritsi zenean.

Ez da nolanahikoa hirukote honek egindakoa, izan ere, txosten bat egin dute bateria kargadore inalanbrikoaren inguruan eta hiru nazioartekokongresuetan onartua izan da; esaterako, Estatu Batuetako eta munduko unibertsitate onenetako (Harvard, MIT eta Princeton) adituek balioa ikusi dute haien proiektuan eta aztertzen ari dira aldizkari zientifiko batean publikatzea txostena. Lehenengo fasea pasa dutenez, argi uzten du interesgarria iruditzen zaiela hirukoteak egindakoa. "Beraiek alderdi teknikoa egin dute, nik akademiko eta pedagogikoa: oraingo kurrikulumaren mugak nola gainditu diren eta proiektu bidezko pedagogia eta ikasketa kooperatibo erreal bidez ikaslearengandik jaiotako proiektua ikasleak berak nola autogestionatu eta sustentatu duen analizatzen duen artikulu zientifiko bat egin dugu Parisen aurkezteko hilabete honetan", gehitu du irakasleak.

Hain zuzen ere, alderdi teknikoak baino garrantzia handiagoa du zati pedagogikoak. Hau da, bi ikasle hauek gai izan dira, haien interesak bultzatuta, urte erdiz eta klasetik kanpo, proiektu bat garatzeko. Zerotik hasi dira, eta prozesu aberasgarria izan dela agertu dute. "Gure kasa begiratu behar izan ditugu kontzeptuak eta prozesuak, azkenean gauza asko oraindik ere ez dira gure mailan ematen, eta guk horiek jakin beharra geneuzkan aurrera pausoak ematen jarraitzeko, zehaztu du Begiristainek. Bi idiazabaldarrak gustura daude emaitzarekin eta ibilbide aberasgarria izan da. "Zirkuituoak zer behar zuen ikusi behar izan dugu helburua betetzeko; jakiteko zirkuitoan nola funtziona-tzen duen energiak", zehaztu dute gaztetxoek.

"Harro" dago Perez ikasleek lortutakoaz. "Prozesu honetan ez dago ezer txarra, bateriak funtzionatuko ez balu ere, benetako balioa haien iniziatiban dago eta horrek izugarrizko garrantzia du". Bera izan da denborak neurtu dizkiena, epeak jarriz, eta egiten zuten pauso guztien berri emateko eskatuz. Horrek, nolabait, Begiristain eta Iparragirre lanarekin jarraitzea bultzatu du.

jarraitzeko asmoarekin Bateria hau sortzerako orduan asko egin zituzten. Egun, esku artean dute proiektu erreala. Oraindik ere zenbait hobekuntza egiteko asmoa dute hala ere bateriaren kargatzeko gaitasuna zabaltzeko helburuarekin eta eramangarriagoa egiteko.

Ez da, baina, buruan duten ideia bakarra. 3D inprimagailu bat egiteko gogoz daude orain. "Modu horretan edozein pieza egiteko aukera izango dugu etorkizuneko proiektuetarako baliagarriak izango direnak", esan du Iparragirrek.

Bereziki interesgarria da Begiristain, Iparragirre eta Perezek lortu dutena, zailtasun guztiak gaindituz ikasleek interesa piztuta jarraitzea lortu dutelako, eta, nolabait, honek ez duelako notarik. Gauza jakina da ikasleak noten menpe egoten direla, zenbaki batek adierazten duela gai edo ez-gai diren, eta horrek halako presioa sortzen duela ikasleengan. Oraingo honetan, ordea, talde lana oinarritzat hartuz, eredu bihurtu dira. "Eskolak sortu beharko lituzke gauza hauek, lanketak inkorporatu behar dira ikasleen artean, koordinazioa eskolaz kanpo eta barnean. Proiektu honek erakusten du benetan zenbateko gaitasuna duten ikasleek haien intereseko zerbait aurkitzen dutenean eta behar dituzten erremintak eskura jartzen badizkiegu. Hori da irakasleon eginbeharra", berretsi du Perezek.

Hala, Begiristainen garajean hasitako "denbora-pasa" batek askoren-tzako hasiera batean ezinezkoa zirudiena lortu du, eta, bide batez, onespena eskuratu du nazioartean. Honek erakusten du ikasketa prozesuaren garrantziaz eta geldi ezintasunaz.

15 usterekin hasi zuten proiektua Beristainen garajean, Youtubeko bideoak ikusiz eta sei hilabeteko lana izan da

Idiazabaldarrek alderdi teknikoa osatu dute txostenean, eta Perezek alderdi pedagogikoa

landu du


noticias de noticiasdegipuzkoa