erakustaldia. Aisialdi eskaintza zabala emateko asmoz, era askotako ekitaldiak antolatu ohi ditu Urbil merkataritza-guneak asteburuari begira. Oraingoan, herri kirolen txanda izango da. Hitzordua bihar izango da, 18.30tik aurrera. Bertan, Inaxio Perurena harri-jasotzailea eta Aitzol Atutxa eta Jon Irazu aizkolariak arituko dira. Julen Alonso eta Eneritz Aulestia trikitilariek, berriz, izango dute arratsaldea girotzeko ardura. Bestalde, José Ángel Sarasolak gidatuko du ekitaldia. Horrez gainera, emanaldira gerturatzen direnek Saizar etxearen sagardoa dasta-tzeko aukera izango dute. Honako ekimena #UrbilKonpromisoa izeneko proiektuaren barruan dago, euskal tradizioa eta kultura zabaltzea helburu duena.