- Donostiako Udal Gobernuak Isabel II.aren etorbidea berritzeko lanak egitea erabaki du azkenean. Osasun krisiak eraginda, aurrekontuetan hainbat aldaketa egin behar izan dituzte aurten eta hasi gabe zeuden lan hauek eta beste batzuk bertan behera uztea pentsatu zuten hasiera batean, diru gutxiago izango dutelako, baita pandemiak eragindako gastu gehiago ere. Lehentasuna zuten eta aurrera jarraituko zuten gai gutxi horien artean ez zegoen Amara Berriko kale honen berrikuntza eta, egunkari honek argitaratu zuen moduan, bertan behera uzteko erabakia hartuta zegoen. Azken unean, ordea, gobernu batzordeak erabaki hori mahai gainean utzi zuen: uste baino diru gehiago erabilgarri izango zutela jakitean desblokeatu duten proiektuetako bat izango da.

Eneko Goia alkateak urriaren bukeran aurreratu zuen kontuak ez zirela izango udaberrian aurreikusi bezain txarrak eta hamahiru milioi euro gehiago zituztela inbertsioetara bideratzeko. Horie-kin, mahai gainean utzitako hainbat proiekturi berrekingo ziola Udalak esan zuen eta horietako bat izango da Isabel II.aren etorbidea.

Lan hauek jada esleituta zeuden (otsailaren bukaeran hartu zen erabakia), 900.000 euroko aurrekontuarekin, baina kontratua sinatu gabe zegoen oraindik. Herenegun sinatu zuten eta, hala, lanak berehala hastekoak dira eta zortzi hilabetez luzatuko dira.

Isabel II.aren berrikuntzaren helburua oinezkoentzako espazioa handitzea eta trafikoa murriztea dira batez ere, ingurua atseginagoa izan dadin. Irungo plazan ere hobekuntzak egingo dituzte.

Erabilgarri izatea espero ez zituzten hamahiru milioi horiek pausatuta zeuden beste ekimen batzuk ere desblokeatuko dituzte eta horietako bat da Herrera pasealekuko biribilgunea. Bertsolari Txirrita kalearekin elkartzen den lekuan, Harria parkearen hasieran, egingo dute aipatutako errotonda. Iazko aurrekontu parte-hartzaileetan onartutako proiektua izan zen eta martxoaren 12an egin zuen kontratazio mahaiak lanak Urbycolan enpresari esleitzeko proposamena. Ordutik geldirik egon da tramitazioa, baina atzo bertan proposamen hori onartu zuen Udalak eta, beraz, prozesuari berrekingo lioke ondorengo asteotan.

Semáforo. El Real Automóvil Club pidió ayer la adecuación de la regulación del tráfico en el cruce de las calles Hondarribia y San Martín a los cambios derivados de las obras de la pasante del Topo que se llevan a cabo en esa zona. Propone eliminar el semáforo o alargar su tiempo en verde para los vehículos que proceden de la calle Hondarribia, una vía en la que el tráfico se ha visto incrementado de "forma notable" como consecuencia del cierre de San Martín a la altura del Buen Pastor. La regulación semafórica actual "no ha variado" a pesar de las obras, lo que ha generado un "efecto embudo" según el RACVN.

Pasos de cebra. Además, el RACVN propone eliminar uno de los dos pasos de peatones de la calle San Martín en esa intersección, ya que el otro, el más cercano a la catedral del Buen Pastor, ha pasado a ser un paso permanente para viandantes al eliminarse el tráfico en esa zona.

Amara Berriko etorbidea atseginagoa egiteko lanek 900.000 euroko aurrekontua dute eta zortzi hilabetez luzatuko dira