Dbizi bizikleta publikoen sistema berria abiatzear da eta BiziSS enpresako langileak (Urbaserrek eta Movusek sortutakoa) hasi dira jada estazio berriak jartzen. Udalaren asmoa abenduaren hasieran zerbitzua martxan izatea da. Sistema berriak bizikleta elektrikoak eta mekanikoak eskainiko ditu: hala ere, lehen asteotan mekanikoak bakarrik izango dira erabilgarri, 237 ibilgailu guztira, 32 estaziotan. 2021eko otsailean gehituko dituzte elektrikoak.