- Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolako 2020-21 ikasturterako izen-emate epea zabaldu zuten atzo eta ekainaren 7an itxiko dute. Lehentasuna, online edo telefono bidez egindako matrikulek izango dute. Eskolak eutsi egingo dio bere egoitza guztietan egin duen eskaintzari, eta piano, gitarra eta bakarkako kantu eskolak gehituko ditu auzo batzuetako zentroetan. Pandemiaren ondorioz sor daitezkeen agertokiei erantzun ahal izateko diseinatu dute datorren ikasturtea.