Peter Ansorenak ez dio jai egunetako diana egiteari uko egin

19.03.2020 | 12:39

Donostiako Parte Zaharreko Auzo Elkarteak argitara eman duenez, konfinamendu garaian asteburu eta jai egunetako ohiturei eutsi die Peter Ansorena txistulariak. Etxeko balkoitik bada ere, diana jo du ostegun honetan elkarteak igotako bideoan ikus daitekeen moduan.