-Oñatin bizi nahi dut dokumentala aurkeztuko dute gaur eta bihar kultur etxean, 19.00etan. Herriko zenbait eragilek bultzatu dute lan hau Oñatin alokairuko etxebizitzen inguruan dagoen arazoa gizarteratzeko asmoz. Hainbat herritarren testigantzak jaso-tzeaz gain, arazoari aurre egiteko balizko irtenbideak ere jarri dituzte mahai gainean.