- Sexu-erasoen gaia lantzen duen 'Beita' antzezlana atzeratu dela informatu du Xup! antzerki Taldeak. "Tamalez, gogoz kontra eta azken aukera planteatu dugun arren, egoerak horrela aginduta antzezlana atzeratzea behartuta sentitu gara", adierazi du ohar batean.
Hori dela eta, sarrerak Internetetik erosi zituztenei kontu korrentera itzuliko zaie dirua zuzenean. Eta Txokolateixan erosi zutenek, berriz, bertatik pasa beharko dute, eskuz dirua itzultzeko.