Elgoibar: Idazleak bai, eta erreleboa ere

14.05.2022 | 00:38
Udaleko ordezkariak eta epaimahaiko kideak Elgoibarko V. Idazlan Lehiaketan saritutako haur eta gazteekin.

Elgoibarko V. Idazlan lehiaketara gaztetxoek egindako ?171 obra aurkeztu dira eta horietako 27 sarituta izan dira

Jasone Osoro, Danele Sarriugarte, Uxue Alberdi.... Pertsona ezberdinak dira baina hainbat gauza amankomunean dituzte: emakumeak, elgoibartarrak eta arrakasta duten euskal idazleak dira. Izen horiek ikusita, nabaria da Elgoibarren euskaraz idazteko eta irakurzaleengan ailegatzeko trebetasun handia duten herritarrak daudela. Aurretik egon ziren, gaur egun daude; eta etorkizunean ere egongo dira.

Izan ere, Elgoibarko Udaleko sail ezberdinetatik "ikasleen artean euskaraz idazteko trebetasuna sustatzeko" antolaturiko V. Idazlan lehiaketa arrakastatsua izan da berriro ere. Aurtengo deialdira haur, nerabe eta gaztetxoen 171 lan aurkeztu dira eta 27 izan dira sarituak. Sariak banatzeko ekitaldia asteazkenean egin zen Aita Agirre kulturgunean eta bertan Udaleko hainbat ordezkari eta epaimahaia osatu duten Jasone Osoro, Jon Eugi eta Iñigo Otaño herriko literaturzale eta idazleak egon ziren, saritutako neska-mutilekin batera, noski.

Ekitaldia hasteko, Ane Beitia alkateak hartu zuen hitza, sarituak zoriondu eta epaimahaiak eta ikastetxeek egindako lana eskertzeko. Ondoren, epaimahakideen txanda izan zen. Hauek aurtengo edizioan "ikasleek irudimenerako erakutsi duten gaitasuna" azpimarratu zuten. Hori bai, epaimahaiak "LH6ko ikasleen artean eman den maila altua" nabarmendu zuen; "eta batxilergoan egon den parte hartze baxuarekin izandako pena".

Idazle gazteen kluba Sari banaketan, ikasturte honetan hamabi eta hamabost urte bitarteko neska-mutilen artean idazteko zaletasuna sustatzeko sortu den Bota literak! idazle gazteen kluba aurkeztu zuten. Taldea bi astean behin elkartzen da Aita Agirren "idazten ikasteko, ida-tzitakoa partekatzeko, ozen irakur-tzeko, idazten dituzten gauzei buruz hausnartzeko eta, batez ere, elkar ezagutu eta ondo pasatzeko".

Klubak jarraipena izango du datorren ikasturtean eta taldeko lagunek gaztetxo guztiak animatu zituzten parte hartzera. "Ateak irekita daude eta izena emateko nahikoa da euskara@elgoibar.eus helbidera idaztea". l

noticias de noticiasdegipuzkoa