- Udalak diru-laguntzak emango dizkie euskara ikasi edo UEUko ikastaroetan parte hartu duten herritarrei. Dirulaguntzak langabezian daudenei, jubilatuei edota 18 eta 25 urte artean dituzten ikasleei banatuko zaizkie, betiere, Debabe Udal Euskaltegien mankomunitatetik bekarik jaso ez badute. Eskaerak hilaren 15a baino lehen aurkeztu behar dira udaletxean.