Hondartzako kabinak urte osoan zehar erabili ahalko dira

02.03.2021 | 01:11

Deba – Udalak hondartzako kabinak berritzeko lanak abaitu ditu 18.500 euroko aurrekontuarekin. Lanek hilabeteko iraupena dute eta amaitzerakoan kabinak urte osoan egongo dira erabilgarri (ez uda saioan bakarrik orain arte bezala). Bestalde, Udalak jakinarazi du hondartzako kabinetako biltegian surf taulak gordetzeko leku gehiago egongo dela "dutxak kenduko direlako". Horrez gain, aldageletako dutxetan dauden arazoak (puntu batzuetan ez dago ur berorik eta beste batzuetan ura beroegi ateratzen da) konponduko dira.