- ZAS! Zurrumurruen Aurkako Sareak, Foru Aldundiak eta Udalak Adierazpen askatasuna eta gorrotoaren diskurtsoa hitzaldia antolatu dute hilaren 24rako (18.00etan) Kultur Elkartean, beti ere, “jendeak dituen aurreiritzi eta zurrumurru okerrak gainditzeko”. Hizlariak Imanol Zubero Soziologian doktorea eta Mikel Mazkiaran, Gipuzkoako SOS Arrazakeriaren ordezkaria, izango dira. Interesatuek info@deba.eus helbidera idatz dezakete izena emateko.