- Udalak antolatuta, Eukaliptoa Mendaron: nora goaz izeneko hitzaldia izango da datorren ostiralean (18.00etan) San Agustin kulturgunean. Hizlariak Arturo Elosegi Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea eta Aitor Onaindia Basoa elkarteko kidea izango dira. Udalak jakinarazi duenez, “hitzaldiaren ideia baserritarrekin izandako bilera sorta baten harira sortu da eta helburua gaiaren inguruan ezagutza zabaltzea da”. Aretoaren edukiera mugatua izango denez, hitzaldira joateko gonbidapena eskatu behar da, Udalaren 943 033 282 telefono zenbakira deituz.