- Iker Karrera (Amezketa, 1974) mendi lasterkariaren ibilbidea jasotzen duen eta Unai Ugartemendia kazetari andoaindarrak idatzi duen Bidea ipar liburua aurkeztuko dute bihar (19.00etan) Mendaroko San Agustin Antzokian. Ekitaldian Iker. Mendia. Etxea izeneko dokumentala ere ikusi ahalko da. Sarrerak aurrez eskuratu behar dira Morroskillo dendan (2 eurotan).